Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Emakumeentzako Jabekuntza eskola

Emakumeak Ahalmentzeko Eskola sareko proiektu bat da, eta bertan hartzen dute parte Ermua, Getxo, Basauri eta Ondarroako udalek.

Xedea

Emakumeek politikan eta gizartean parte hartzea sustatzea da Eskolaren xedea; hala, historian baztertuta egon diren politika publikoetan eragina izango dute emakumeek.

Emakumearen Topalekuak hainbat prestakuntza-ikastaro eta tailer eskaintzen ditu, orotariko jendearentzat eta, bereziki, Ermuko emakumeentzat, beraien jabekuntza eta partaidetza suspertzeko.

Immigrazio Zerbitzurekin elkarlanean, Emakumeen Jabekuntza eta Kultur Aniztasun Programa bat antolatzen da urtero, kultura ezberdinetako emakumeek elkarrekin bildu eta beraien burua trebatzeko espazio bat izan dezaten eta jabekuntza pertsonal eta kolektiboranzko bideari ekin diezaioten. Izen-ematea doan da eta urteko edozein momentutan egin daiteke.

Non?

Emakumearen Topalekuan.

Informazio gehiago

Emakume eta gizonen berdintasuna

Jarduketa ildoak

Emakumeek politikan eta gizartean parte har dezatela bultzatzea, trebakuntza programa bat eginez, parte hartzea errazten duten tresnak eskaintzen dituena, eta parte hartze horretarako bideak sortuz eta sendotuz.