Sección de utilidades
Sistema publikoko doako ohiko laguntza,lehendabizi familia sendagilearen bitartez burutzen da. Honek gaixoa tratatzen du edo behar badu sendagile espezialista batengana bidaltzen du.
Lehen mailako arretako medikua izateko beharrezkoa da Osasun Txartel Indibiduala (OTI) edukitzea edota osasun-laguntzarako onarpen-eskaria onartuta edukitzea. Euskal Herrian osasun-laguntza Osakidetzaren bidez ematen da. Osakidetzak osasun-zentro publikoen sarea du.
Osasun-sare horrez gain, orokorrean doakoak ez diren zentro pribatuak daude.
Ermuan zenbait osasun zerbitzu daude eta Ermuko Osasun Zentroan galdetu behar da bakoitzari dagokion lehen arretako medikuaren edo, behar denean, espezialistaren ordutegia.
Aldez aurreko hitzordu medikua eskatu daiteke on-line edo dagokizun osasun-etxearen telefonora deituz.
Presako osasun laguntza Ermuko Osasun Zentroan eta Osakidetzako (euskal osasun sistema) beste zentro batzuetan ematen da 24 orduz.
Sendagaiak farmazian eskuratzen dira. Sendagai gehienak eskuratzeko beharrezkoa da errezeta medikoa.
Sistema publikoak ematen dituen errezetek deskontu desberdinak dituzte egoera pertsonala zein den (langilea, pentsioduna, diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duena,…).
Klinika edo kontsulta pribatuetan emandako errezeten bidezko sendagaiek ez dute deskontu eskubiderik, sendagaiaren prezio osoa ordaindu behar da.
Errezeta elektronikoa ezarri denetik, farmazian osasun-txartela aurkeztu behar da botikak hartzeko.
Ohiko ordutegitik kanpo gau eta eguneko farmaziak daude.