Sección de utilidades
Kontsumitzaile guztiek oinarrizko banku-zerbitzuetara sartzeko duten eskubidea da. Hau Europar Batasunean dauden pertsonentzat inklusio finantzarioa bultzatzeko modua da eta bankuen betebeharra da mota honetako kontuak eskaintzea eta hauei buruz informazioa ematea.
Mota honetako kontuak daudela eta herritarrek hauetara sarrera edukitzeko eskubidea dutela.
Bankuko beste zerbitzu batzuk ez direla kontratatu behar.
Kontua nola ireki eta itxi.
Zer ezaugarri dituen kontuak.
Zer komisio dituen eta doakoa noiz izan daitekeen.
Sor daitezkeen eztabaidak edo auziak nola konpontzen diren.
Edozein kontsumitzailek. Bizileku-baimena ez duten pertsonek ere, beste dokumentu batekin identifika badaiteke, adibidez pasaportearekin.
Doakoa izango da gizarte zaurgarritasun egoeran edo finantza-bazterketa egoeran daudela egiaztatzen dutenentzat.
Erabiltzaileak bankuan eskaera aurkeztu behar du. Bankuak jaso, bideratu eta 10 eguneko epean idatziz erantzun behar du onartu edo ukatu egiten duen.
Pertsona Espainiako banku batean beste kontu korronte baten jabe bada.
Kontua irekitzea nazioko segurtasunaren edo ordena publikoaren kontra badoa.
Pertsonak ez badu bankuak eskatzen duen informazioa ematen, kapitalak zuritzeari eta finantzazio terroristari aurre hartzeko araudia beteta.
INFORMAZIO GEHIAGO