Sección de utilidades
Kulturarteko Bitartekaritzako Udal Zerbitzua Ermuko Udalak hezkuntza-komunitatearen eskura jarri duen zerbitzua da, kulturen arteko harremana, gutxiengo kulturalen aukera-berdintasuna eta etorkinek hezkuntza-komunitatean berdintasun-baldintzetan parte hartzea ekarriko duten aldaketa sozial positiboak sustatzeko.
Hizkuntz boluntariotzako programa bat da, eta harreman sareak sortzen ditu baliabide linguistiko eta kultural anitza duten pertsonen artean.
1) Atzerritarrei harreman-ingurune natural eta informal bat eskaintzea, gaztelaniaz edo euskaraz hitz egiteko.
2) Ermuko bizilagunen elkartasunezko ekintza eta elkar ezagutzea bideratzea testuinguru kulturaniztun batean.
Programa horrek elkartzeko eta prestatzeko espazio bat eskaintzen die emakumeei, ahalduntze pertsonal eta kolektiborako bideari ekiteko.
Ahalduntzeak kontzientzia indibiduala eta kolektiboa hartzeko prozesu bati egiten dio aipamena, eta prozesu horrek emakumeok gure posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa hobetzeko aukera eskaintzen digu.
Emakumeekin banaka eta taldeka esku hartzen aditua den psikologo batek genero-ikuspegitik emandako talde-saioak.
Iraupena: 15 saio, bakoitza 2 ordukoa. Astean saio bat.
Taldea osatzeko, herrian dagoen kultur aniztasuna eta emakumeen kalteberatasun-egoera hartuko da kontuan
Ermuan bizi diren adin nagusiko emakumeentzat
Programa honek bi prestakuntza-mota eskaintzen ditu:
1) Osasun- eta gizarte- eta hezkuntza arloko profesionalei zuzendutako mintegia.
2) "EMG prebenitzeko osasun-agenteak prestatzeko" programa, emakumeari, osasunari eta indarkeriari buruzko programa zabalago baten barruan. EMG praktikatzen duten herrialdeetatik edo etnietatik datozen emakume etorkinei zuzendua.
Trebetasunak, baliabideak eta tresnak ematea osasun- eta gizarte-arloko profesionalei, EMGren xede izan diren emakumeekiko kontsultan erabiltzen ikasteko, bai eta arrisku-faktoreak identifikatzeko eta praktika hori ezabatzen laguntzeko ere.
Emakume etorkinen "ahalduntzetik" ezagutzak transmititzea, emakumeari, osasunari eta indarkeriari buruzko alderdi zabalak jorratuz, hala nola norberaren gorputzaren ezagutza, norberaren zaintza, sexu- eta ugalketa-eskubideak, emakumeen arteko elkartasuna, harreman afektibo-sexualak, genero-berdintasuna, emakumeenganako indarkeria, dauden baliabideak eta horiek eskuratzeko moduak.
Tokiko jarduera-protokoloa formalizatzen laguntzea.
Psikologia klinikoan aditua den psikologo batek eta abokatu batek emandako talde-saioak.
Iraupena: 12 eta 15 ordu bitartean prestakuntza-talde bakoitzak.
Inpaktua jasotzea: parte hartzen duten emakumeek konpromisoa hartzen dute ikasitako informazioa beren komunitateko beste kide batzuekin partekatzeko eta ondoren prozesu horren eragina erakundeari jakinarazteko.
Programa horrek bi prestakuntza-mota eskaintzen ditu:
1) Diagnostikoa. migrazio-gertaeraren eta/edo kultura-aniztasunaren berariazko kategoriak, -laneko kalteberatasun- eta/edo bazterketa-egoerak sortzen dituztenak- identifikatzea.
2) Enpleguko eta prestakuntzako eragileekin koordinatzea, prestakuntza- eta laneratze-prozesuak hautemandako kalteberatasun- eta/edo bazterketa-egoeretara egokitzeko.
3) Taldeak dinamizatzea, prestakuntza- eta enplegu-ibilbideetan autonomia handiagoa sortzen duten gaitasunak pixkanaka eskuratzeko.
Enpleguko eta prestakuntzako profesionalei trebetasunak, baliabideak eta tresnak ematea, kolektibo batzuen migrazio-ibilbidearekin eta/edo jatorrizko kultura-jarraibideekin lotutako zailtasunak gutxitu ahal izateko.
Talde ahulei trebetasun soziolaboralak zuzenean ematea.
Prestakuntza- eta lan-ibilbideak garatzea, kultura-aniztasunaren ikuspegia barne.