Sección de utilidades
Nazio Batuen Batzar Nagusiak Arraza-bereizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen martxoaren 21ean. Egun horretan, Sharpevilleko sarraskia gogoratzen da, 1960an Hegoafrikako Poliziak Apartheidaren aplikazioaren kontra protestatzen ari ziren manifestarien aurka burutua.
Nazio Batuen Batzar Nagusiak behin eta berriz gogoratzen digu gizaki guztiak aske jaioak eta berdinak direla duintasuna eta eskubideei dagokienean, eta gaitasuna dutela gizartearen garapenari eta ongizateari modu eraikitzailean laguntzeko; halaber arraza-nagusitasunaren doktrina guztiak zientifikoki faltsuak direla dio, moralki gaitzesgarriak, sozialki bidegabe eta arriskutsuak, eta baztertu egin behar direla, giza arraza bananduen existentzia zehazteko teoriak bezalaxe.
Arrazakeriaren aurkako Astea sentsibilizazio-jardueren programa bat da, eta, herritarrak arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan kontzientziatu nahi ditu erakusketa, hitzaldi, eztabaida, zine-forum eta abarren bidez.
Informazio gehiago.
----Link a carteles--
Aniztasunaren Eskola immigrazioaren gaiari buruzko prestakuntza-programa zabala da.
Hizkuntza-boluntariotza indartzeko programa legez sortu da, kulturen arteko komunikazioaren oinarrizko gaitasunak hobetzeko tresnez hornitzeko helburuarekin, kolektibo horrek agentzia-lana egin dezan.
Herritarrak kulturen arteko bizikidetzaren alde heztea eta migrazioaren fenomenoa hobeto ezagutzen eta udalerrian dagoen kultura-aniztasuna onartzen lagunduko duen informazioa ematea.
YouTube
Ermuko immigrazioaren youtube kanala
Immigrazioa Ermuan bertako biztanleen esanetan.